Haur eta gazteengan zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikaren inguruan interesa piztea helburu duen hezkuntza proiektua (STEAM kontzeptua).

Irailaren 23an Eibarko Astelena pilotalekuan, haur eta gazteak ROBOTIKA ETA PROGRAMAZIO alorrean (eta beste hainbatetan) lehen urratsak ematera bultzatu nahi dituen topaketa/txapelketa egingo da.

Ekimena bultzatzen duten udalak ondokoak dira: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mutriku eta Soraluze.

GURE PROPOSAMENA

DEBA

EIBAR

ELGOIBAR

ERMUA

MALLABIA

MUTRIKU

SORALUZE

ROBOTIKA TXAPELKETA

4 kategoria: Sumo Combat, Oztopo Lasterketa, Pilota Jaurtiketa eta Kubo Pilaketa.

SCRATCH TXAPELKETA

Egin zuk zeuk zure bideojokoa SCRATCH erabiliz eta erakutsi zer egiteko gai zaren.

ORDENAGAILU GUNEA

Probatu itzazu bideojokoak sortzeko Kodu, Minecraft, Scrath eta Unity bezalako tresna desberdinak.

3D GUNEA

3Dtan diseinatu eta inprimitzea ez da magia kontua izango, zuk zeuk egiteko aukera izango duzu.

ERAKUSTALDI GUNEA

Erakustaldi gunean robotak ariketa zailak burutzen ikusi ahal izango dituzu eta robot futbolariak maneiatzeko aukera izango duzu aginte tresna baten bitartez.

DRONEAK

Mini DRONE bat nola diseinatu eta muntatzen den ikusi ahal izango duzu. Eta nola ez, erabili ere bai.

ZENTROAK

Ikastetxeek, Lanbide Hezkuntza zentroek, enpresek eta zentro teknologikoek beraien zientzia eta teknologia proiektu praktikoak aurkeztuko dituzten gunea.

 TXAPELKETA

Eibarko Astelena pilotalekuan. 2017ko irailaren 23an, larunbata. Zein da zure erronka?

Punterian edo irismen-jaurtiketan ona bazara, proba hau zuretzako modukoa da. Jaurtiketa modalitatean jomuga bat jo edo bola bat ahalik eta urrutien botatzeko gai den robot bat sortzeko abilezia neurtuko dugu. Erraza dirudi baina erronka latza izango da.

Aurrez aurrekoa/1 vs 1. Robot ausart hauek muturreraino borrokatuko dira, aurkaria joko eremutik ateratzea lortu eta garaipena eskuratu arte. Zein izango da zuen estrategia? Bultza egin, aurkaria irauli edo bi tekniken konbinazio bat agian? Zuen robota zehaztasunez gidatu aurkaria kanpora dezan.

Nor izango da bidean topatutako oztopoekin estropezu egin gabe iristen azkarrena? Lasterketa honetan, bidean diren trabak saihesteko, hauek detektatu eta duten kolorea irakurtzeko gai den robot bat sortu beharko duzue, ahalik eta denbora gutxienean helmugara iritsi beharko dena.

Hau da agian teknikoki zailena den proba. Robotak kolorezko hainbat bloke garraiatu eta, jarraian, orden zehatz batean bata bestearen gainean utzi beharko ditu. Oreka, indarra, zehaztasuna, programazioa… Ausartu zaitez erronka honekin!!

Bideojoko programazioa gustokoago baduzu eta zure proiektu propioa hasieratik garatu nahi baduzu, zure irudimena libreki erabiltzeko aukera paregabea duzu hemen. 2,5 ordu izango dituzu egunean bertan azalduko den gai batekin lotutako bideojoko bat sortzeko. Scratch plataforman sortuko ditugu joko guztiak. Animatuko zara?

TXAPELKETARI HASIERA EMATEKO…
  • 00

    egun

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

TAILERRAK

NON EGINGO DIRA TAILERRAK?

Debabarreneko hainbat herritan:

  • Deban. Uztailaren 10etik 14ra.
  • Eibarren (uztailaren 17tik 21era eta abuztuaren 31tik irailaren 5era).
  • Elgoibarren (uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era).
  • Ermua (abuztuaren 31tik irailaren 6ra).
  • Mallabian (Irailaren 4tik 8ra, 7an eta 8an arratsaldez)
  • Mutrikun (abuztuaren 28tik irailaren 1era).
  • Soraluzen (ekainaren 26tik 30era eta uztailaren 3tik 7ra).

Tailerrek 20 ordu irauten dute eta normalean 9etatik 13etara egiten dira.

NORK EMANGO DITU TAILERRAK?

Tailerrak DOPLAY enpresak ematen ditu.

ZER EGINGO DUGU TAILERREAN?

Robotika alorrean LEGO MINDSTORMS EV3 plataformarekin egingo dugu lan eta Bideojoko Sorkuntza alorrean SCRATCH softwarearekin.

LEHIAKETAN PARTE HARTUKO DUT?

Tailerretan parte hartzea eta lehiaketan parte hartzea ez dira sinonimo. Erronka berdinak prestatuko ditugu eta haurrak txapelketan ere parte hartzera animatuko ditugu, baina lehiaketan parte hartzea ERABAT BORONDATEZKOA izango da.

INSKRIPZIOAK

ROBOTIKA TXAPELKETA

EIBARko Astelena pilotalekuan.

Irailaren 23a, larunbata, goizez.

DOAKOA
  • Aukeratu zure erronka.
  • Ekarri zure robota.
  • Tailerretan izena ematen baduzu antolakuntzak utziko dizu robota.

BIDEOJOKO TXAPELKETA

Eibarko Astelena pilotalekuan.

Irailaren 23a, larunbata, goizez.

DOAKOA
  • Zeure ordenagailu eramangarria behar duzu.
  • Eta Scratch-en inguruko ezaguera batzuk.
  • Gure udako tailerretan presta zaitezke.

UDAKO TAILER TEKNOLOGIKOAK

30
  • Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia eta Mutrikuko gazteentzat.
  • Gainerakoek, galdetu prezioa.
  • Plaza mugatuak.

Babesleak

Sustatzaileak

Antolatzaileak

Laguntzaileak