Haur eta gazteengan zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikaren inguruan interesa piztea helburu duen hezkuntza proiektua (STEAM kontzeptua). 2004 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat.
Irailaren 28an ELGOIBARren, haur eta gazteak ROBOTIKA ETA PROGRAMAZIO alorrean (eta beste hainbatetan) lehen urratsak ematera bultzatu nahi dituen topaketa/txapelketa egingo da.
Ekimena bultzatzen duten udalak ondokoak dira: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.
SPACE: 2043.eko urtean gaude. Ilargi-base batean. 8 urte daramatzagu eta autosufizienteak gara. Behar ditugun elikagaiak eta ura ekoizten ditugu. Birziklatu egiten dugu eta behar ditugun errekurtsoak erabiltzen ditugu. 100 % autonomoak gara. Lurra Planetarekin kontaktatu ahal dugu irratiaren bitartez. Proiektua: Ilargi-basearen 3 sistemekin maketa egitea da.
RALLY: Euskadi Racing-eko taldekoak gara. Hau esan nahi du, diseinatu, eraiki eta gidatu behar izango dugula karrera kotxe bat. Formula 1eko aspektuak kontuan izan beharko ditugu emaitza onak eskuratzeko. Karreran inbertitutako denbora bonifikazioak kenduko dira, kotxearen diseinua, trakzioa, norabidea, esekidura, motorea, etabar
1VS1: Talde urdina eta gorriaren helburua, bakoitzak bere lekuetara bloke gehien eramatea izango da. Blokeak dispentzadorea akzionatuz lortuko dituzte. Puntu gehien lortzen dituena izango da irabazlea. Robota sentsore infragorriekin eta baliza batekin kontrolatuko da. Robota era autonomoan mugiarazteko programazioa ere egin dezakegu.
RESCUE: Ertzaintzako erreskate taldekoak gara. Larrialdi dei bat jaso dugu. Bi persona mendi tontorrean daude eta ezin dute jeitsi. Beraien bila joan beharko gara, hauek jaso eta beste mendi baxuagora eramango ditugu sendatu ahal izateko. Erreskatea tirolina baten bitartez egingo da.
Debabarreneko hainbat herritan:
Tailerrek 20 orduko iraupena dute eta normalean 9:30etik 13:30era egiten dira.
Tailerrak DOPLAY enpresak ematen ditu.
Robotika alorrean LEGO MINDSTORMS EV3 plataformarekin egingo dugu lan
Tailerretan parte hartzea eta lehiaketan parte hartzea ez dira sinonimo. Erronka berdinak prestatuko ditugu eta haurrak txapelketan ere parte hartzera animatuko ditugu, baina lehiaketan parte hartzea ERABAT BORONDATEZKOA izango da.
ELGOIBAR
Irailaren 28a, larunbata, goizez.